XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZENBEIT BERRI (Segida)

Otsailaren hogoi-ta batetik apirilaren laueraino, aita Abadea Afrikako fraideen artean egon zaiku: bortz egun Koubri-n (Burkina-Faso-n) eta ilabete bat et-erdi Zananado-n (Benin-en).

Hasi dire han Kapera bat eraikitzen: horrela ikusiko dute hangotarrek fraideak fraide direla: palmondoetan lan ainitz egiteaz bertzalde, gain-gainetik otoitz-gizonak direla.

Guti izanik ere, nehoiz-ez-bezalako Bazko-gaua iragan dute: lau orenetan jeiki, lauak et-erditan Suaren benedikatzea, gero irakurtzeak eta Meza.

Zergatik hoin goizik? lehen argi-zirrintan, Jesus piztu den tenorean, emana izan zadin: lehen Alleluia.